Arkeologia tailer interesgarria egin dute hainbat gaztetxok

Hainbat lagun tailer bat.

Lehenengo egunean gizakiaren eboluzioaz hitz egin zuten, eta bigarrenean adibide praktiko batzuk eginez arkeologiaren teknikak eta prozesuak ezagutu zituzten.

Maiatzaren 11n eta 25ean tailer oso atseginak izan ditugu Soreasu kulturguneko Antxietaren lan gelan. Lehenengo egunean gizakiaren eboluzioaz hitz egin zuten modu xumean, eta bigarrenean bertara joan direnek adibide praktiko batzuk eginez arkeologiaren teknikak eta prozesuak ezagutu zituzten modu ulergarrian.

Denok oso gustura egon gara.