Amalda III koban indusketak hasteko prest

Zestoako Neanderthalen DNAren bila.

Iritsi da ametsak errealitate bihurtzeko eguna.

Irailaren 3an, Joseba Riosen eta Laura Sanchezen zuzendaritzapean, beren taldekideekin eta Antxietakoen laguntzarekin, 2022ko indusketekin hasiko gara Amalda III kobazuloan, Erdi Paleolitoko Neanderthalen arrastoak ikertzen.

Aste honetan, bideko sasiak moztu eta sokarekin esku laguntzak ipini ditugu kobara iristeko.  












Aldi berean, Antxieta taldeko espeleologo trebeek kobara igotzeko dagoen 30 metroko pareta bertikala, azken urteetan bezala, aluminiozko eskailera finkoekin ekipatu dute, arkeologoak eta teknikariak kobara iristeko.

Indusketarako dena prest!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide