(👍) Abdelkebir Agdid: "Euskara ikasi nahi bada, ahal da"

#HizkuntzaEskubideakAzpeitia 👍/ Damaso auzoko Coviran dendako langile Abdelkebir Agdid-ek (Maroko) euskararen aldeko jarrera aktiboa duela esan du 'Uztarria' aldizkarian: "Neure kabuz ari naiz hizkuntza ikasten. Euskara ikasi nahi bada, ahal da". Agdidekin bilduko da Zaparraie euskara taldea, jokabide hori aitortu eta dendako inprimakiak-eta euskaraz jar ditzaten laguntza eskaintzeko.

Abdelkebir Agdidek Uztarria-ko elkarrizketan euskarari buruz esandakoa: "Euskara asko gustatzen zait, eta ez dut uste jendeak dioen bezain zaila denik. Ni, oraingoz, ez naiz euskaltegietara joan, eta neure kabuz ari naiz hizkuntza ikasten. Hiztegia pixka bat kontrolatzen dut, eta dendara etortzen direnei euskaraz hitz egiten saiatzen naiz. Jatekoen izenak, zenbakiak... horiek guztiak badakizkit gutxi gorabehera. Euskara ikasi nahi bada, ahal da. Gainera, bertako hizkuntza jakiteak ate ugari irekitzen ditu".

Oharra: herritarrok zerbait ikusten baduzue salatzeko edo goraipatzeko modukoa, bidali testua eta argazkia zaparraie@gmail.com helbidera, eta argitaratuko dugu, zuen izenik jarri gabe.