Trikigiro Kultur Elkartea

 

Trikitiak Urola bailaran izan duen ibilera aztertzen ari da Trikigiro elkartea

Erabiltzailearen aurpegia Trikigiro Kultur Elkartea | 2017-09-21 : 17:11 | Kultura

Ikerketaren barruan, inguruko soinu-jotzaile eta pandero-jotzaileen izenen zerrenda osatu nahi du Trikigirok. Horregatik, elkarteak dei egin die Azpeitiko, Azkoitiko, Errezilgo eta Beizamako soinu-jotzaile eta pandero-jotzaileei galdetegi bat bete dezaten.