Geroz eta gertuago dago 'Festa Jirue' dokumentalaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia SoProdukzioak 2017ko ots. 23a, 12:48

Festa Jirue, festai buelta bat ematen. Hori da Azpeitiko festen inguruko dokumentalari jarri diogun izena. Udalak eta Kultur Mahaiak abiatutako Sorkuntza Beka jaso genuen iaz, eta orduztik lanean aritu gara dokumentala gorpuzten. Hasiera batean, ikus-entzunezkoa otsail bukaeran aurkeztekoak ginen, karnabal giroan, baina azkenean data atzeratzea erabaki dugu, proiektuari forma txukunagoa emateko.  

Azpeitiko festek azken urteetan izan duten bilakaera erakustea da Festa Jirue dokumentalaren xedea, eta hamarkada ezberdinetan festekin lotura izan duten herritarrak elkarrizketatu ditugu. Sansebastianetako emakumezko aurreneko zuzendari Amaia Garmendia, 80-90. hamarkadetako festa herrikoien batzordeko Aitzol Iparragirre eta Marijo Segurola, Zezenzale Batzordeko Javier Beobide 'Canillas', Ainara Larrañaga eta Mikel Ibarzabal gaur egungo udal ordezkariak, 2000. hamarkadan festa herrikoein alde aritu ziren Aitor Zinkunegi eta Haizea Egiguren, Mikel Arrieta, Mikel Odriozola eta Fernando Arakistain Zezen Beltz elkarteko kideak eta Haujijijai Batzordeko Irati Agirre eta Mikel Segurola dira, besteak beste, orain arteko elkarrizketatu batzuk.

Horiez gain, oraindik beste elkarrizketa batzuk egitekoak gara, eta horien artean daude, esaterako, Jose Mari Bastida alkate ohia eta Jose Luis Frantzesena Shubert. 

Azken txanpan gaude, eta aurkezpen data zehaztu bezain pronto emango dugu emanaldiaren berri.