Askotariko melodiak entzun dira asteburuan Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2024ko mar. 4a, 16:57
Albina eta Divina, Sanagustinen.

Sanagustin kulturgunean ez da ekintzarik falta izan asteburuan, eta aretoa estilo ezberdinetako musika doinuek jantzi dute. Horrez gain, Aire! dokumentala ikusteko aukera izan da Soreasu antzokian.

Sanagustin kulturgunean ez da ekintzarik falta izan asteburuan. Ostiralean izan zen lehen kontzertu sorta. Jende askorik ez, baina zeudenak emanaldietan dena emanda. Albina & Divinak, Eiderrek eta Haize Arrosak eman zituzten asteburuko lehen kontzertuak, eta azken horiek Juan Antxieta musika eskolako ikasleak gonbidatu zituzten oholtza gainean panderoa jotzera.

Larunbatean, Trikigiro elkarteak antolatutako erromeriak jendetza elkartu zuen Sanagustinen. Trikiti doinu artean igaro zuten arrats-gaua bertaratu zirenek.

Asteburua amaitzeko, Rudiger eta Amorante igo ziren kulturguneko oholtza gainera igandean. Entzuleek giro gozoan eta doinu atsegin artean igaro zuten arratsa bertan. Soreasu antzokian, berriz, Aire! dokumentala ikusteko aukera izan zen atzo arratsaldean.

Aipatutakoez gain, Jonathan Escaparen Final Fantasy Love erakusketa ikusteko azken aukera izan da joan den asteburua. Doi programaren barruan antolatutako lehen erakusketa izan da Escaparena.