Hizlandia podcasta

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2024ko ots. 29a, 13:06
Jon Bentio Aranberri.

Literaturari buruzko podcasta da Hizlandia, Kulturaz kooperatibak eta Berriak elkarlanean osatua. 

Hizlandia podcastaren atal bakoitza liburu bati eskainiko diogu. Liburua bera izango da ardatza, eta liburu horri buruz hitz egingo dugu, ahalik eta sakonen, baina baita liburuaren inguruko beste hainbat kontu aipatuz ere, egoki ikusten bada, tartean idazleari dagozkionak. Horretarako, atal bakoitzean gonbidatu bat izango dugu: kultur munduko pertsona bat. Musikaria izan daiteke, aktorea, artista, eta baita idazlea ere, jakina. Baina ez liburua idatzi duena, liburua irakurri eta maite duen beste bat baizik.

Lehen atala

Lehen ataleko gonbidatua Jon Benito Aranberri idazlea izan da. Eta aukeratu duen liburua, Pablo Sastreren Gizajendearen ahitzea (Elkar, 2010). "Liburu baten irakurketa ez dago bizi garen testuingurutik kanpo, eta gure begi, jakintza, memoriarekin irakurtzen dugu, dakigunetik eta ez dakigunetik".