Rock doinuak Cala Vento eta Habi taldeen eskutik Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2024ko ots. 27a, 14:50

Villabonako Habi taldeak eta Gironako Cala Vento bikoteak kontzertu bana eskaini zuten larunbat gauean kulturgunean. Eta igandean, Arkupehotsaken aldi berriko emanaldiak estreinatu zituen Xabier Badiolak.

22:30ean hasita, bi lagunez osatutako bi talde izan genituen Sanagustin kulturguneko oholtza gainean joan den larunbatean, eta jende andana elkartu zen kontzertuetaz gozatzera. Habi taldeak eskaini zuen lehen emanaldia, eta Cala Vento kataluniarrek hartu zioten lekukoa ondoren Villabonako (Gipuzkoa) bikoteari. 

Horrez gain, Arkupehotsak egitasmoaren barruan kontzertua eskaini zuen Xabier Badiola musikari eibartarrak igande arratsaldean. 

Bi hitzorduetako argazkiak ikusteko aukera duzue Kulturazen Artxibategi Digitalean