Abiatu da Arkupehotsak egitasmoa

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2024ko urt. 22a, 15:43

Dinamoa sormen gunean elkartu ziren atzo aurtengo Arkupehotsak egitasmoan parte hartuko duten talde zein bakarlariak. Formazio saioa izan zuten atzokoan, eta bidelagun izan zituzten Lide Hernando, Gartxot Unsain eta Eñaut Gaztañaga musikariak.

Lide Hernando eta Gartxot Unsain musikarien saioarekin ekin zioten formazio saioei aurtengo Arkupehotsak egitasmoan parte hartuko duten taldeek. Goizeko saioan formazio artistikoa eskaini zieten. Bazkalostean, berriz, Eñaut Gaztañaga musikari eta soinu ekoizlearen eskutik formazio teknikoa jaso zuten. 

Behin formakuntza saioa igarota, datorren hilabetetik aurrera hasiko dira kontzertuak eskaintzen egitasmoko parte hartzaileak. Xabier Badiola bakarlaria izango da aurrena bere lana plazaratzen. Otsailaren 25ean, 18:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean eskainiko du kontzertua Badiolak.

Formazio egun honetako argazkiak ikusteko sartu kulturazartxibategidigitala.eus atarian.