Ke Leporen eta Benizzeren doinu elektronikoek Sanagustin musikaz jantzi eta irudiz bete dute oholtza

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2024ko urt. 15a, 16:47

Gasteizko Benizzek eman zion hasiera gauari, eta Ke Lepok eskaini zuen bigarren kontzertua. Azken hori ez zen bakarrik gerturatu ordea. Alejo Orbegozo zestoarrak Jokin Guridi bergararra izan zuen lagun, bere musika irudiz jantziz. Jende multzo polita elkartu zen Sanagustin kulturgunera, gaualdia giro ederrean ospatuz.

Beñat Goitiarena den Benizze proiektuarekin hasi zen gaua, 22:30ak pasatxo, kulturguneko eszenatoki txikian. Doinu, kanta eta irudiz betetako eszena batekin aurkeztu zigun haren diskoa gasteizko bizilagunak. 

Jarraian, Ke Lepo, Alejo Orbegozoren proiektua ezagutzeko aukera izan zen, haren lehen zuzenekoan. Orbegozok eta Jokin Guridik Dinamoa sormen gunean prestatzen jardundako emanaldia eskaini ziguten bertan. Kubo formako estruktura baten barnean zirela, musika elektronikoarekin eta melodia horietara egokitutako irudiekin aurkeztu ziguten landutakoa. 

Kontzertu horien argazki galeria ikusgai dago, betiko moduan, kulturazartxibategidigitala.eus web orrialdean.