Sarah Rasinesekin soinu tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2024ko urt. 10a, 13:40

Sarah Rasinesen soinu tailerrarekin eman zitzaion hasiera urteari, urtarrilaren 3an, Dinamoa sormen gunean. Loop-ak eta bestelako grabaketak artisau moduan sortzen jardun ziren parte hartzaileak.

Dinamoko soinuaren eremuan gauzatu zen Sarah Rasinesek gidatutako soinu tailerra. Dozena bat lagun bertaratu ziren soinuaren eremura eta kasetearen mundua zein horiek hackeatzeko aukerak gertuagotik ezagutu zituzten bertaratu zirenek.

Argazkiak ikusteko kulturazartxibategidigitala.eus orrian dago aukera.