Ekain pailazoaren emanaldiak Soreasu antzokia bete zuen larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko abe. 26a, 15:45

Slapstic, bere ikuskizun berria aurkeztu zuen Ekain pailazoak larunbatean, abenduak 23, Soreasu Antzokian. Aretoa jendez beteta, barre algaraka utzi zituen bertaratu zirenak. Baita bere malabare emanaldiekin aho zabalik ere.

Arratsaldeko 17:00etan hasita jende mordoa gerturatu zen Soreasu Antzokira Ekain pailazoaren Slapstic ikuskizun berriaz gozatzera. Pailazokeriak eginez eta malabare emanaldietan fin, dotore atondu zuen emanaldia herriko pailazo gazteak. 

Emanaldiko argazkiak ikusteko klikatu hemen.