Sua eta Liher taldeek rock doinuz girotu zuten Sanagustin kulturgunea larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko aza. 27a, 14:46
Ane Barrenetxea (Sua) eta Lide Hernando (Liher), elkarrekin Sanagustinen. (Kulturaz)

22.30ean hasi ziren kontzertuak. Sua talde bizkaitarrak eskaini zuen lehen kontzertua. Liher taldearen emanaldiarekin amaitu zen gaua. 

Liher eta Sua taldeen kontzertuez gozatzeko parada izan zen larunbatean Sanagustin kulturgunean. 22.30ean hasi ziren kontzertuak. Sua taldeak eskaini zuen lehen kontzertua, eta Liher taldeak bigarrena. Bi taldeetako abeslariek batera kantatu zuten une batez gozatzeko aukera ere izan zuten Sanagustinen elkartutako musikazaleek (argazkian).

 

Sua eta Liher taldeen kontzertuen argazki galeria kulturazartxibategidigitala.eus atarian dago ikusgai.