Añube eta Talco musika taldeen doinuek bete dute Sanagustin kulturgunea asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko aza. 21a, 10:17

Gipuzkoako Añube musika taldea eta Italiako Talco taldea izan ziren larunbatean Sanagustingo oholtza hartu eta kulturgunea dantzan jarri zutenak.

Jende ugari elkartu zen larunbatean Sanagustin kulturgunean Talco eta Añube musika taldeen emanaldiaz gozatzeko. 20:45ean zabaldu ziren aretoko ateak, eta jende ilara ederra egon zen kanpoan barrura sartzeko gogotsu. 21:00ak jota hasi ziren kontzertuak. Bergara, Arrasate eta Ataungo kideek osatzen duten Añube taldeak eskaini zuen lehen kontzertua. Italiatik etorritako Talco taldeak hartu zion lekukoa gero. 

Kontzertuetako argazkiak ikusteko aukera kulturazartxibategidigitala.eus atarian duzue.