Birds Are Indie eta Ramona´s First Evil Boyfriend taldeen kontzertuak izan dira Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko urr. 30a, 17:12

Ostiralean, 22:00etan hasita, Birds Are Indie Coimbrako (Portugal) musika taldearen eta Ramona´s First Evil Boyfriend Azkoitiko taldearen kontzertuez gozatzeko aukera izan zen Sanagustin kulturgunean.

Ramona´s First Evil Boyfriend Azkoitiko musika taldearen emanaldiarekin hasi zen joan den ostiraleko kontzertua, 22:00etan, Sanagustin kulturguneko agertoki txikian. Jarraian, Birds Are Indie Coimbrako (Portugal) taldeak eskaini zuen kontzertua.

Ostiraleko kontzertuko argazkiak ikusteko aukera dago kulturazartxibategidigitala.eus.