Udazkeneko kontzertua, Azpeitiko Udal Musika Bandaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko urr. 25a, 09:09

Udal Musika Bandak udazkeneko kontzertua eskaini zuen Soreasu antzokian igandean.

Sasoia aldatu ahala, kontzertu berri bat. Horrela egin ohi du Azpeitiko Udal Musika Bandak, eta horrela egin du oraingoan ere. Udazkeneko kontzertua eskaini zuen, joan den igandean, Soreasu antzokian.

Udazken kontzertu horretako argazkiak biltzen dituen galeria osorik ikus dezakezue kulturazartxibategidigitala.eus atarian.