Ibil Bedi eta Ithakaren kontzertuetaz gozatzeko parada izan zen larunbatean, Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko urr. 23a, 15:59
Ibil Bedi taldea, larunbatean Sanagustinen eman zuen kontzertuaren une batean. (Kulturaz)

Hitzordua 22.30ean hasi zen. Ithaka talde gazteak eskaini zuen lehen kontzertua. Ondoren, Ibil Bedi talde ezagunaren txanda izan zen.

Giro polita izan zen larunbatean Sanagustin kulturguneko kontzertuetan. Lehen ere Sanagustinen kontzertua eskainitako bi talde izan ziren bueltan. Aurretik eszenatoki txikia zapaldu zuten bi talde gazte, oraingoan eszenatoki handia betez.

Ithaka, Zarautz-Orioko talde gazteak eskaini zuen lehen kontzertua, 22.30ean hasita, aretoa doinu dantzagarriekin girotuz. Ibil Bedi iruindarrek hartu zuten lekukoa ondoren, doinu lasaiago baina indartsuak eskainiz.

Kontzertuko argazki galeria kulturazartxibategidigitala.eus atarian ikus dezakezue.