Pinpilinpussies eta Linalaben kontzertuak, irudietan

Kulturaz kooperatibak Martxoaren 8aren harira antolatutako emanaldiak izan ziren ostiralean; emakumeak izan ziren agertokiko protagonistak.

Pinpilinpussies taldeak eta Linalab musikariak kontzertu bana eskaini zuten ostiralean Sanagustin kulturgunean. Kulturaz kooperatibak Martxoaren 8aren harira antolatutako emanaldiak izan ziren; emakumeak izan ziren agertokiko protagonistak.

Kontzertuetako irudiak Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daitezke.