Kaos Urbano eta State Alerta taldeek beren doinuak eraman dituzte Sanagustin kulturgunera

Bi talde horiek punk eta oi! doinuak eraman zituzten larunbat gauean Sanagustin kulturgunera.

Kaos Urbano eta State Alerta musika taldeek zuzenekoak eskaini zituzten zapatu gauean Sanagustin kulturgunean. Bi talde horiek punk eta oi! doinuak eraman zituzten hara, eta gogotik gozatu zuten zaleek.

Kaos Urbano Madrilgo taldea urtemuga ospakizunetan murgilduta da; izan ere, 25 urte bete ditu Alcobendaseko taldeak. Urteurren biraren barruan eskaini zuten Azpeitian kontzertua zapatuan. State Alerta taldea, berriz, Arrasatekoa da, eta punk doinuz astindu zituen Sanagustingo hormak.

Kontzertuko argazki galeria Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean dago ikusgai.