'Sonrisas', 'Dual' eta 'The Backwater Gospel' filmak, Hator Hator Horror Festeko sarituak

Joan den asteburuan egin zen beldurrezko filmez osatutako zinemaldiaren lehen edizioa. Ostiraletik igandera bitartean, hainbat ekitaldi izan ziren herrian.

Sonrisas eta Dual filmek ex aequo irabazi zuten beldurrezko film labur onenaren saria. Animaziozko film onenaren saria, berriz, The Backwater Gospel filmak eraman zuen. Larunbat goizean eman zituzten beldurrezko eta animaziozko filmak, 10:00etan eta 12:30ean, eta hamarna film laburrek parte hartu zuten saioan. Ikusleen botoen bidez erabaki zituzten irabazleak.

Hainbat ekitaldi egin zituzten ostiraletik igandera bitartean, Soreasu antzokian eta Sanagustin kulturgunean. Ekitaldietako argazki guztiak Kulturazen artxibategi digitalean ikus daitezke.