Amorante, Sara Sozaya eta Belako, Sanagustingo bidegurutzean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko eka. 16a, 16:43

Udazkenean Galder Izagirrek gidatutako Bidegurutzean saioa grabatzen izan ziren Sanagustin kulturgunean. Amorante, Sara Sozaya eta Belako elkartu zituzten bertan; gaur emango dute ETB1en. Kameralarien atzean jarri eta DAPA ikus-entzunezko saiorako erreportajea osatu du Kulturaz kooperatibak.

Musika eta euskal musikariak ardatz dituen saioa da Bidegurutzean. Euskal Herriko hainbat musikariren elkargune izatea du helburu. Galder Izagirrek zuzendutako saioa asteazken gauetan eskaintzen dute ETB1en. Gaur, Sanagustin kulturgunean grabatutako saioa eskainiko dute.

Kulturaz kooperatibak grabazio eguneko irudiekin DAPA ikus-entzunezko saiorako erreportajea osatu du. Dapa.eus webgunean ikusi daitezke erreportaje guztiak.