Emozioak harilkatu dituzte Eñaut Elorrietak eta Kaabestri String Ensemblek Soreasun

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2019ko mar. 24a, 20:17

Badute zerbait berezia harizko instrumentuek. Zirrara sortzeko, azala laztantzeko edota bihotza uzkurtzeko gaitasuna, besteak beste. Eta Eñaut Elorrietaren ahotsa batzen zaienean, zer esan... Plazer hutsa! Horixe izan zen atzo Elorrietak eta Kaabestri String Ensemble boskoteak Soreasun eman zuten kontzertua. Antzokia bete egin zen, Harian proiektuaren birako emanaldia jarraitzeko.

Hauek dira atzoko kontzertuak utzitako irudietako batzuk. Ondoko estekan, berriz, argazki bilduma osoa ikus daiteke.