'Zazpi senideko' antzezlana, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2018ko mai. 14a, 20:37

Axut kolektiboak Zazpi senideko antzezlana taularatu zuen joan zen ostiralean, maiatzak 11, Soreasu antzokian. Fuchs anaiek ederki erakutsi zuten badakitela kontu sakonak modu sinple eta eraginkorrean taularatzen, esentzia mantenduz eta asko adieraziz. Ederra eta hunkigarria izan zen. Senideen absentzia ardatz duten zazpi istorio erreal kontatzen ditu Zazpi senideko obrak. Honako hauek Alberto Beloki argazkilariak ostiraleko emanaldian ateratako irudiak dira.