M. Ward musikariaren kontzertua iragarri du Kulturazek

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2018ko mar. 13a, 19:51

Kulturaz kooperatibak iragarrita dituen Esto No Es Rock Radical Vasco, Izaro eta Vocal Sampling taldeen kontzertuen zerrendari, beste bat gehitu dio gaur, asteartea.

Aurreratu dutenez, maiatzean beste bi zuzeneko izango dira Sanagustinen, eta horietako bat jakinarazi du Kulturazek, "plazer handiz". Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Portland hiritik etorriko da Azpeitira: M.Ward. Maiatzaren 17an, ostegunez, eskainiko du zuzenekoa Sanagustin kulturgunean. Sarrerak salgai jarri dituzte Interneten. 

Matthew Stephen Ward da bere izena, baina artistikoki M.Ward bezala da ezaguna. 90. hamarkada amaieran AEBtan sortu ziren folk musikarien generaziokoa da, eta gaur egun indie, folk eta country doinuak sortzen ditu. Vintage estilotik haratago joanez disko bikainak argitaratu izan ditu, 2016ko More Rain kasu. Ekoizle gisa ere lan egin izan du, Mavis Staples taldearekin, esaterako.