Luxuzko emanaldia, piano doinuz eta poesiaz jantzia

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2018ko ots. 26a, 18:16

Eman zituen fruituak Win Mertensen musikatik eta Kirmen Uriberen hitzetatik abiatutako esperimentuak. Joan zen ostiralean, otsailaren 23, eskaini zuten zuzeneko emanaldia Soreasu antzokian, eta Euskal Herriko txoko ezberdinetatik, Kataluniatik zein Espainiatik etorritako ehunka lagun bildu ziren bertan. 

Kirmen Uriberen poema baten izenburua izan zitekeen, baina errealitatea izan zen. Barrua beteta eta ahoan irriparrea zutela amaitu zuten Soreasura bertaratutako ikus-entzuleek. Saioa iruditan jaso zuen Alberto Beloki argazkilariak, eta hemen ikus daitezke guztiak. 

 

Eragin handia izan du kontzertuak, eta Kulturaz kooperatibak ikusleen iritzi andana jaso ditu, oro har, oso onak. Iritzi horietako batzuk dira hauek:

- "Bikain biak. Soinua eta giroa, oso onak. Zorionak".
- "Kontzertu zoragarria, eszenatoki eder batean".
- "Nire iritzia oso positiboa da. Wim bikain egon zen eta Kirmen Uribe ere bai, nahiz eta hizkuntza ulertu ez, katalana naizelako. Bartzelonatik etorri naiz honetarako. Hala eta guztiz ere, asko gustatu zitzaidan. Errepikatu beharko zenukete".
- "Inpresionantea. Beti bezala. Biak, bai Wim eta bai Kirmen bikain".
- "Luxuzko piano-jolea. Kirmen Uribe, bere liburuko pasarteak irakurtzen, oso maila onean".
- "Kirmeni ez nion ulertzen, eta Wim apur bat errepikakorra; ez nion ezer ulertzen. Agian ez dut asko ulertzen". 
- "Oso emanaldi ederra. Musika ezinhobea. Kirmenen testuak eta irakurketa hunkigarriak".