Micah P. Hinson musikariak kontzertua emango du apirilaren 21ean, Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | Kultura | Artikulua
2018-01-30 10:28

Son Estrella Galiciarekin elkarlanean antolatuta, Micah P. Hinson musikari handi eta bereziak kontzertua eskainiko du apirilaren 21ean, Sanagustin kulturgunean. Kantautore eta gitarra-jotzaile estatubatuarrak Micah P. Hinson Presents The Holy Strangers diskoa aurkeztuko du Azpeitiko saioan.

Indie musikaria 2004. urtean egin zen ezagun, 23 urte zituela Micah P. Hinson and the Gospel of Progress lehen diskoa kaleratu zuenean. Ordutik, beste hainbat lan kaleratu ditu Hinsonek, eta azken diskoan "opera folk moderno" doinuetara egin du jauzi.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa