Nogen eta Anita Parker, zuzenean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2018ko urt. 15a, 13:33

Nogen eta Anita Parker taldeek kontzertuak eskaini zituzten zapatu gauean Sanagustin kulturgunean. Dozenaka lagun izan ziren bertan, bi taldeen zuzenekoak entzuten. Nogen Donostiako taldea da, eta Lys lana estreinatu berri du. Anita Parker taldea, berriz, Arrasaten sortu zuten iaz. Alberto Beloki argazkilariak hainbat irudi atera zituen larunbateko emanaldietan. Honako lotura honetan ikus daitezke argazki guztiak.