Ekain Txouk eta lagunek magiaz eta elkartasunez bete zuten Soreasu

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | Kultura | Argazki galeria
2018-01-06 11:25

Bikain pasatu genuen atzo Ekain Txou eta lagunek eskaini ziguten emanaldian. Umeekin bat egiteko abilezia handia erakutsi zuen Ekain Txouk beste behin, eta algaraka ibili ginen haren okurrentzien arabera. Gonbidatu bereziak izan genituen oholtza gainean, Child Bright Fundazioari laguntzeko izan zen ekitaldian. Magiak, ekilibrioak, indarrak, abileziak eta musikak bat egin zuten gure gozamenerako. "Artista puskak, Txou zoragarria", "oso-oso ona", "artista bikainak ditugu Euskal Herrian"... izan dira jaso ditugun iritzietako batzuk. Segi horrela.

Argazki bilduma Alberto Belokik ateratako argazkiekin sortu dugu. Ikusi hemen bilduma osoa.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa