Trini Foxen eta Lumaren doinuak, igande arratsaldea berotzeko

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2017ko aza. 27a, 17:06

Azaroko azken igande arratsaldea berotu zuten Trini Fox eta Luma taldeak atzo, hilak 26, Sanagustin kulturgunean. Katapulta Tour egitasmoaren bueltan eskaini zituzten zuzenekoak, eta oholtzara igotzen aurrenak Lumako musikariak izan ziren. Donostiako bikoteak, rock doinuz jantzitako kontzertua eskaini zuen atzokoan, beren estiloari so eginez. Haien ostea, etxeko taldea igo zen oholtzara: Trini Fox. Letaginak lana aurkeztu zutenetik han eta hemen dabiltza kontzertuak eskaintzen. Guztira, bederatzi abesti ditu lanak, eta gehienak rock kutsukoak badira ere, kantutik kantura estiloa aldatzen dela diote egileek. Atzo ere ez zuten hutsik egin Sanagustingo Arkupean. 

Alberto Beloki argazkilari azpeitiarrak ateratako irudiak dira hauek, eta guztiak ikusgai daude honako lotura honetan.