Autumn eta Delient taldeek girotu dute asteburuan Sanagustineko arkupea

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2017ko aza. 20a, 14:10

Arkupehotsak egitasmoaren barruan, bi kontzertu izan ziren joan den ostiralean, Sanagustin kulturguneko arkupean. Lehenik, Autumn musikaria igo zen oholtzara; donostiar bakarlariak berak eginiko kantuak zein pieza ezagunen bertsioak abestu zituen gitarraz lagunduta. Gaztea izanagatik ere, eroso ikusi ahal izen zen agertokian. Ondoren, Azpeitiko talde berri bat, Delient, aritu zen zuzenean. Esperientzia handia duen laukoteak osatzen du Delient, eta musika astuna nahiz bizia tartekatu zituzten aurkeztutako kanta berrietan. Etorkizuna duen taldea dela erakutsi zuten beren lehen kontzertuan.

Ikusi argazki bilduma osorik, hemen.