Enekora taldearen 'Maitatzea nahiago' lanak Soreasun ekin dio bere bideari

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | Kultura | Bideoa
2017-11-02 16:11

Joan den urriaren 27an aurkeztu zuen Maitatzea nahiago diskoa Enekora taldeak, Soreasu antzokian. "Kantuen energia indartzeko", Senegalera, Kubara, Tunisiara edota Portugalera egindako bidaietako irudiekin osatutako proiekzioa ardatz hartuta eskaini zuten estreinako emanaldia Azpeitian, eta dozenaka lagun hurbildu zen ikuskizunaz gozatzera. Honako hau kontzertuaren laburpen bideoa da. 

Guztira, hamabi abesti eskaini zituzten, hamar talde formatuan eta bi kora hutsean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa