Ostegunean egongo dira salgai 'Go!azen' telesailaren aurrestreinaldirako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2017ko urr. 17a, 14:31

Urriaren 28an emango dute Soreasun hirugarren denboraldiko lehen kapitulua, bi txandatan, telesaileko protagonistak bertan direla. Etzi, Soreasuko leihatilan erosi ahalko dira txartelak, 18:00etatik 19:30era.

Go!azen telesailaren hirugarren denboraldia hastera doa. Azpeitian lehen kapituluaren aurrestreinaldia izango dugu, ordea, urriaren 28an, Soreasu antzokian, eta bertan izango ditugu, gainera, Go!azeneko protagonistak.

Bi saio izango dira, bata 12:00etan eta bestea 16:30ean, bakoitza 2 eurotan. Eta saio bakoitzaren ondoren aktoreekin argazkia ateratzeko aukera izango dute nahi dutenek.

Saioetarako sarrerak ostegun honetan jarriko ditugu saltzen, Soreasu antzokiko leihatilan, 18:00etatik 19:30era. Erostaile bakoitzak, gehienez, sei sarrera eskuratu ahalko ditu. Sarrerarik geratuko balitz saldu gabe, jakinaraziko dugu non jarriko diren eskuragarri.