Salgai daude Mikel Urdangarinen kontzerturako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2017ko mai. 29a, 17:28

Bizkaitarrak ekainaren 11n eskainiko du kontzertua, Sanagustin kulturgunean. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, kulturgunean eta Interneten.

Margolaria lana aurkeztera etorriko da Mikel Urdangarin ekainaren 11n, igandez, Sanagustin kulturgunera. Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta kulturgunean bertan zein kulturaz.eus webgunean eskura daitezke, 10 eurotan.

Egunean bertan sarrerak erosteko aukera ere izango da, 12 euro ordainduta. Kontzertua 19:00etan hasiko da. 2015ean bakarka eta zuzenean aurkeztutako lanaren ondoren, Mikel Urdangarinek banda osoaren musikalitateaz horniturik agertzen ditu oraingoan bere konposizio berriak disko "hurbil, eskuzabal eta sendo" honetan, Margolarian. Hamar kantu jasotzen dira bertan, "gizakiaren barrura begiratu samur bat botatzeko eta norberaren bakardade gordinean bizi diren ahuleziak eta zalantzak, askatasun kantu bilakatzeko".

Margolaria diskoko kantuetako bat da Zurea da, honako hau: