Gogoratzeko kontzertua izango da zapatuan, Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2017ko mai. 4a, 12:07
Barricada izango da zapatuan bertsionatuko duten taldeetako bat. (Corriente de transito)

Esto no es Rock Radical Vascoren bigarren edizioa iritsiko da Azpeitira hilaren 6an, oraingoan Hertzainak, Rip eta Barricada taldeak ardatz hartuta.

80. hamarkadara salto egin, eta garai hartako musika berreskuratuz, Esto no es Rock Radical Vascoren bigarren edizioa izango da zapatuan, maiatzaren 6an, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. 

Hiru ordu osatuko dituzten zuzenekoekin, aurkezle batekin eta bideo irudien laguntzaz, ikus-entzuleak harrapatu eta bidaia ahaztezin batean sartu nahi dituen ikuskizuna da Esto No Es Rock Radical Vasco 2. Garai hura bizitakoei gogorarazteko eta ezagutu ez zutenei historia ezagutu, baloratu eta ikasteko ere balioko dien ekitaldia izango da. Gozatzekoa. Hiru talde handi izango dira oroitu eta bertsionatuak: RIP, Hertzainak eta Barricada. 

Sarrerak salgai daude Sanagustinen eta kulturaz.eus webgunean.