Sanagustin bete zuten Fuel Fandangok eta DJ Chelisek

Alberto Belokik ateratako argazkiekin osatu dugu honako bilduma eder hau (osoa hemen ikusgai). Fuel Fandangok eta DJ Chelisek zapatuan emandako kontzertuetakoa da. Asko espero genuen musika taldeaz, eta espektatibak guztiz bete zizkigun. Irrikaz geunden DJ Chelis ezagutzeko, erreferentzia oso onak genituelako. Baieztatzeko moduan gara: DJ horrek merezita du izen ona. Biak ere, taldea eta DJa, oso umilak eta jatorrak. Publikoa bikain portatu zen. Sanagustin bete zuten. Eskerrik asko. Hurrengo kontzertua, martxoaren 11n: Ruper Ordorika + Errime.