Sanagustin kulturgunea hartu dute Hesian taldearen doinuek

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2017ko ots. 13a, 12:27

Hesian taldea igo zen joan zen zapatuan, otsailak 11, Sanagustin kulturguneko oholtzara, Hesian izeneko disko berria aurkeztera. 23:00etan hasi zen kontzertua, eta hasiera hasieratik taldeak bere onena eman zuen zuzenekoan; zaleek ondo baino hobeto erantzun zuten, gainera. Ane Bastida azpeitiarra Hesianeko baxu jole berria da, eta talde horrekin Azpeitian eskaini zuen aurreneko kontzertua izan zen zapatukoa. Argazkiak Alberto Beloki argazkilariarenak dira, eta hemen irudi gehiago dituzue ikusgai.

Hurrengoa: Fuel Fandango

Kultur eskaintzak ez du etenik Azpeitian, eta datorren zapaturako, otsailaren 18rako, ere hitzordua ipinita dago: Fuel Fandango izango baita Sanagustinen, 23:00etan hasita. Aurora Winter Tour biran izango dira Sanagustin kulturgunean flamenkoa eta elektronikaren arteko fusio dantzagarria eskaintzen. Urrian hasi zuten bira, eta orduztik hainbat hiriburutan sarrera guztiak saltzea lortu dute.