Kultur Bonoak, agortzear

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2017ko urt. 13a, 20:10

Inoiz baino gehiago atera ditugu eta inoiz baino azkarrago saldu dira. 10 bat geratzen dira. Sanagustin kulturgunean eskura ditzakezue.

2017ko Kultur Bonoarekin ezusteko polita jaso dugu. Urtero agortu izan diren arren, aurten ziztu bizian saldu dira hasieran jarri genituen 160ak eta berriro beste ale batzuk atera behar izan ditugu, eskaerei erantzuteko. Azkenak geratzen zaizkigu, 10 bat. Sanagustin kulturgunean eskura ditzakezue

Kontzertuei dagokienez, ari gara lehen hilabete hauetan bizkarrezurra osatuko duten taldeak iragartzearekin amaitzen. Pare bat falta zaizkigu eta datorren astean-edo botako ditugu. Gehiago ere egongo dira, ordea. Esango.

Datorren astean iragarriko ditugunak aurreneko dantzak izango dira. Eta uste dugu asmatu dugula aurten aukeratutakoekin. Ea gustuko dituzuen, baina hori datorren astean. Badakizue, hemen www.kulturaz.eus/agenda aurkitu ahal duzuela informazio gehiago eta zineaz, berriz, www.kulturaz.eus/zinea hemen.