Go!azen telesailerako extra bila dabiltza

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2016ko abu. 5a, 14:59

Pausokak telesail musikala abuztuan zehar grabatuko du Esklabetan. Asteartean hasiko dira (10:00etan) eta extra lanak egiteko prest dauden norbanakoen bila dabiltza. Nahi duenak goazen@eitb.eus helbidera izena eta telefono zenbakia bidaltzeko eskatu dute. Trukean, grabazioa ikusteko aukera eta bazkaria eskainiko diete parte-hartzaileei.

Sinopsia: Zazpi urteren ondoren, ETBk eta Pausokak 'Go!Azen' telesail musikala jarri du abian. Oraingo honetan, ikasle talde berri bat Basakabi ikastetxe mitikora itzuli da uda bertan ematera. Zuzen (Ramon Agirre) zorrotzak zuzendari jarraitzen du bertan. Horrez gain, irakasle talde berri bat ere bada eta, tartean, Irati Ibarbia ikasle ohia (Barbara Rivas).