Bost urte ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2016ko uzt. 19a, 15:44

Bost urte beteko ditu Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba Elkarteak uztailaren 22an. Hori dela-eta, ospakizun xume bat egin nahi genuke ostegun honetan, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Orain arteko ibilbideari errepasoa eta aurrera begirako ditugun aldaketak aipatuko ditugu, hala nola, kooperatibaren izen eta irudi berria aurkeztuz. Ondoren, mokadutxoa izango dugu.

Bost urte pasa dira jada. Bost Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba Elkartea sortu genuenetik Azpeitiko Kultur Mahaian. Proiektu potoloa jarri genuen martxan euskal kultura sustatzeko, herriko eta Euskal Herriko kultur sorkuntza uztartuz. Urtez urte, hazten joan da. Beti dator ondo, gelditu eta atzera begiratzea eta ostegun hau aukeratu dugu hori egiteko. Izan ere, uztailaren 22an (ostirala) beteko ditugu 5 urte.

Atzera begiratzearekin bat, ordea, aurrera begira jarriko gara. Orain, urte hauek igarota, beste jauzi bat egitea erabaki dugu. Izenez eta irudiz aldatuko dugu, berdinak izaten jarraituko badugu ere; hazten jarraitu nahi dugulako, zuekin eta zuentzat, orain arte moduan, elkarlanean oinarrituz. Ostegunean eman nahi dizuegu aldaketa hauen berri ere.

Horregatik, modu batera edo bestera bidelagun izan zaretelako, gonbidatu nahi zaitugu uztailaren 21ean egingo dugun 5 urte betetzeko ospakizunera, Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibaren aurkezpen ekitaldira eta ondorengo mokadutxora. Mokadutxo horretan gainera, Agustin Jimenez ariko zaigu urdaiazpikoa zuzenean mozten. 

Ostegunera arte, nahi baduzu!