'Zinebanda' kontzertua, iruditan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2016ko uzt. 4a, 18:56

Joan den asteburu honetan dantza, kontzertua eta zinea izan dugu aukeran. Eguraldiari begira eman dugu asteburua eta oker hasi zitzaigun, ostiraleko aire libreko zine saioa euritan ikusi baikenuen. Baina ederto bukatu dugu, eguraldiak hobera egin bezalaxe, Spazi...O ikuskizunarekin. Tartean izan ditugu Sahatsa dantza taldea, Tony Rocket-en kontzertua eta Zinebanda. Argazki bilduman, honako hau eta Azpeitiko Musika Bandak zapatu iluntzean emandako kontzertu berezi horretako irudi gehiago dituzue, Oihan Amezuak (mertzi!!) aterata.