MondoSonoro aldizkaria eskuragai hilero, Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2016ko eka. 9a, 14:51

Ekainetik aurrera, MondoSonoro aldizkaria eskuragai izango da hilero, Sanagustin kulturgunean, doan. Kultura oinarri, musika independentearen inguruko informazioa jasotzen duen aldizkaria da MondoSonoro. Bertan aurkitu daitezke, besteak beste, albisteak, kontzertuetako eta musika jaialdietako informazioa, abestien, liburuen edota komikien inguruko kritikak eta hainbat elkarrizketa eta erreportaje. 

Hil honetako alea doan eskuratu daiteke dagoeneko Sanagustinen.