Money For Rope zuzenean ikusteko gomendioa

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2016ko mai. 16a, 20:01

Bi talde bikain ikusi genituen zapatuan. Australiatik etorriak biak. The Meanies zen kartel burua, oso Ramoneroak, kantu motz eta biziekin, Link McLennan abeslaria guztia ematen, ikus-entzuleekin hizketaldiak sortzen... Oso ondo. Hala ere, gaueko ezustekoa, Money For Rope taldea izan zen. Oso-oso indartsua, bi bateriek markatutako erritmo hipnotizadoreekin, teklatuak sortzen zuen atmosfera bereziarekin, baxuaren gardentasunarekin eta abeslariaren bihotzarekin. Bikaina taldea. Argazkia, Alberto Beloki handiarena da (mertzi); hemen, zapatuko kontzertuen bilduma osoa. Jazzaldirako bi sarrera zozkatu genituen, agindu bezala, eta Hector Legarda Lizarratik etorritako ikus-entzuleari tokatu zitzaizkion.