'Taula gaineko argi-itzalak' Yon Garin argazkilariaren erakusketa Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2016ko mai. 4a, 15:30

Gaurtik, asteazkena, hasita eta maiatzaren 17ra arte, ikusgai izango da Sanagustin kulturgunean Yon Garin argazkilari nafarraren Taula gaineko argi-itzalak erakusketa. 

Argazkilariaren bisita aprobetxatuta, kulturgunean izan dira gaur Zuzenekoak On! proiektuan parte hartzen ari diren Iraurgi ikastetxeko hainbat ikasle, Yon Garinen azalpenak entzuten. Sanagustin kooperatiba eta Iraurgi Ikastetxeak elkarlanean martxan jarri duten egitasmoa da Zuzenekoak On!, kultur emanaldien ezagutza, kultur eskaintzaren ezagutza eta horien gaineko alderdi kritikoa garatzea helburu