Musika egitarau oparoa datozen asteetarako Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2016ko urt. 25a, 14:11

Joxe Reply, Kaluse, Belako, Rural Rombies eta Ken Zazpi taldeak izango dira, besteak beste, datozen aste eta hilabeteetan Sanagustinen. 

Musikaz gozatzeko tarterik ez da faltako datozen asteetan Sanagustin kulturgunean. Izan ere, hainbat talderen kontzertuak iragarrita daude dagoeneko. Euskal Herriko taldeak ez ezik, Espainiatik etorritakoak ere izango dira Azpeitian. 

Urtarrila musikak girotuta amaitzeko, datorren zapatuan, urtarrilak 30, Joxe Reply taldea izango da Sanagustinen, 23:00etatik aurrera. Hurrengo zita, berriz, otsailak 12an izango da. Orduan Kaluse talde azpeitiarra igoko da oholtara disko berriko abestiak plazaratzera. Horrez gain, Minor Empires Madrilgo taldea ere arituko da egun horretan, Toundra, Nothink eta Moonich taldeetan ibilitako laukoteak sortutako taldea. 

Belako eta Rural Zombies taldeen txanda izango da gero, otsailaren 26an, hain zuzen. Martxoaren 12an, aldiz, Ken Zazpi izango da Azpeitian, Phoenicoperus disko berriko abestiak aurkezten. Orain arte jakinarazitako kontzertuetan azkena, apirilaren 9a izango da. Orduan Jotakie eta Lin Ton Taun taldeak igoko dira Sanagustineko oholtzara. 

Sarrera guztiak salgai daude dagoeneko, Sanagustin kulturgunean eta interneten.