Esne Beltzako Zigor DZ eta Piniren eskutik DJ sesioa, zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2016ko urt. 13a, 16:42

Sansebastianak datoz. Festak datoz. Gaur hasiko dira danborradako entseguak, festa usaina gaurtik aurrera. Guk gure aletxoa jarriko dugu eta, zapatu honetan, urtarrilak 16, musika onaz gozatzeko tartea eskainiko dugu Sanagustin kulturgunean. Horretarako Esne Beltzako bi kide izango ditugu. Batetik, Zigor DZ (Fermin Muguruza, Esne Beltza...) musika pintxatzen ibiliko da eta, bestetik, Pinik (Esne Beltza, Bad Sound System...) ahotsa jarriko dio, inprobisazioari lekua eginez. 00:00etatik aurrera, doan.