Zineko sarrerak internetez erosi ahal izango dira aurrerantzean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2015ko aza. 13a, 12:21

Azken asteburuetan Soreasu antzokiko ohiko zine eskaintza etenda egon da, XXXIII. Antzerki Topaketako saioak direla eta. Baina datorren astetik aurrera, ohiko zine programaziora itzuliko gara berriro.

Dagoeneko aurreratuta ditugu film batzuk eta laster emango ditugu jakitera. Momentuz, hemen dituzue horietako hiru, azaroan eskainiko ditugunak: Spectre (Sam Mendes, 2015), Marko Makako (Jan Rahbek, 2015) eta 8 apellidos catalanes (Emilio Martínez Lázaro, 2015). Gainera, zinerako sarrerak internetez eskuratu ahal izango dituzue aurrerantzean. www.soreasuantzokia.com atarian eros daitezke dagoeneko aipaturiko filmeetarako sarrerak.