Gatiburen kontzertuko argazkiak

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2015ko aza. 11a, 09:22

Joan den ostiralean Gatiburen kontzertua ikusteko sarrera guztiak saldu ziren. Topean dabiltza bizkaitarrak eta oholtza gainean erakutsi zuten zergatia. Musikarekin asmatzeaz gain, jendearekin bat egiten ere ederki dakite. Gure argazkilari kuttunenetakoak ibili ziren irudiak hartzen eta haietako batenak iritsi zaizkigu. Alberto Belokik eta Jesus Artolak ateratakoekin bilduma egin dugu. Argazkiak ikusteko egin klik hemen.