Txantxalgarak gaztetxoentzat egindako lana ikusi ahal izango dugu hil honetan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2015ko urr. 5a, 13:59
Txantxalgara taldearen kartela.

'Mitologiaz ahaztu al gara?' emanaldia aurkeztuko du urriaren 24an, zapatua, 16:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. Txantxalgararen emanaldirako sarrerak Interneten eskuratu ditzakezue momentuz.

Txantxalgara taldeak 'Mitologiaz ahaztu al gara?' emanaldia aurkeztuko du urriaren 24an, zapatua, 16:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. Txiki Biran haurrentzako emanaldi zikloaren baitan eskainiko dute emanaldia Txantxalgara taldeko kideek. Uztarria.eus-eko Kontuk eta komeriyek saioa egiten duten bost herritarrek osatzen dute Txantxalgara taldea: Mireia Galarza, Ignacio Arakistain, Ignacio Azkue, Xanti Agirrezabala eta Ekain Ibarguren.

Txantxalgararen emanaldirako sarrerak Interneten, www.sanagustinkulturgunea.net atarian, eskuratu ditzakezue momentuz. Aurrerago jarriko ditugu kulturgunean salgai.