Gatiburen zuzenekoa Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2015ko ira. 10a, 14:17

Azaroaren 6an, ostirala, talde bizkaitarrak kontzertua eskainiko du gurean. Iazko abenduan ateratako Euritan dantzan diskoa aurkezteko biraren baitan etorriko da. Plazak eta agertokiak betetzen ari dira, ikus-entzuleak gozatzen jarriz. Sarrerak Internetez eskura daitezke gaur-gaurkoz (hemen); laister Sanagustin kulturgunean ere bai.