Anari eta Ainara Legardonen kontzertuak azaroan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2015ko ira. 9a, 12:10

Bi musikari itzel hauek kartel bera elkarbanatuko dute, kontzertu arratsalde eder bat osatuz. Azaroaren 22an, igandea, 19:30ean hasita, batak zein besteak azken lanak aurkeztuko ditu. Anarik berriki ateratako Zure aurrekari penalak diskoa eta Ainara LeGardonek, bakarlari gisa, iazko urrian ateratako Every minute. Sarrerak 10 eurotan daude salgai, kulturgunean bertan eta Internetez lotura honetan